XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

HERRI KIROLAK

Lesakako taldeak irabazi du 680 kiloko Nafarroako sokatira txapelketa

Martxoaren 4ean Leitzako Amazabal frontoian hasiera eman zitzaion Nafarroako sokatira txapelketari.

680 kiloko pisuan bortz talde aurkeztu ziren: Beti Gazte (618 kilo), Areso (657 kilo), Larraun (624 kilo), Txantrea (634,5 kilo) eta Araiz Betelu (656 kilo).

Amaiurko talde berriz, lesioneak zirela medio, ez zen aurkeztu.

Frontoia ia betea ageri zen eta kanpoko aldean hotza eta elurra bazen ere, barnean giro epela bizi izan zen.

Frontoira atera ziren lehenengo bi taldeak Beti Gazte eta Areso izan ziren.

Lehenengo tiraldiak hiru minutu pasatuak iraun zuen eta bigarrenak bi minutu justu.

Bi tiraldiak Lesakako taldearendako izan ziren.

Beharbada horiek izan ziren arratsaldeko tiraldirik gogorrenak.

Hortik aurrera txapela lortzeko bidea paseo bat izan zen Lesakako taldearendako, tiraldi guziak aisa irabazi baitzituen.

Bigarren postuan Aresoko taldea sailkatu zen.

Talde honek tiraldi bakarra galdu zuen, txapeldunen kontra egin zutena, hain zuzen.

Hirugarren posturako borroka bizian aritu ziren Araiz Betelukoak eta larraundarrak.

Azkenean Araiz Betelu hirugarren eta Larraun laugarrena.